
Egunkariako auzipetuak, Andoainen
Fiskalaren erabakiaren balorazioa egin dute
Egunkariako auzi ekonomikoan auzipetuek Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean, eta Joan Mari Torrealdai foruarrak hartu du hitza: “Kolpe latza izan da guretzat”. Kasua artxibatzeko erabakia hartu zuen Donostiako epaitegiak. Delitua preskribatuta dagoela esan zuen epaileak artxibatzeko autoa kaleratu zuenean, baina erabaki horri errekurtsoa jarri dio Fiskaltzak. Auziaren atzean bultzada politikoa dagoela uste dute auzipetuek, eta hola bizitzea zigor bat dela esan du foruarrak: “Zigor handia da hainbeste urtean mehatxu honekin bizitzea”. Fiskalaren erabakiak luzatu egin du berriz egoera hori: “Ez dakigu noiz arte”.
Kulturgintzari, euskalgintzari, erakundeei, eragileei… “adi eta erne” egoteko eskatu diete auzipetuek.