Musikaz batetetako egitaraua dakarte zapaturako Mundakara
Musikaren Eguna eta Musiketxeaken 3. urteurrena ospatzeko asmoz, BC Gara Fest jaialdia antolatu dute Musiketxeak berak eta Mundaka BCk. Zapatuan egingo dute, eta musikaz eta kulturaz betetako egitaraua ekarriko dute Mundakara.
Mundaka BC dendan bilduta, 18:00etan emango diote hasiera egunari, MDK Swimek antolatzen duen Bermeo eta Mundaka arteko igeri lasterketa aurkeztuz. 18:30ean, aldiz, Tu cami me suena proiektua aurkeztuko dute, «abesti bakoitzak diseinu desberdina merezi duela» erakusteko.
19:00etan jarraituko dute egitarauagaz, eta orduan, euskal musikaren azken 50 urteei buruzko Azaletatik Sustraietara erakusketa zabalduko dute.
Kontzertuak, plazan
Egun horretan, gainera, ez da musika emanaldirik faltako; 20:00etatik aurrera, Zona Cero, Kometa eta Backbone eta DJ Move Martinek girotuko baitute herriko plaza.