
Mediku kontsula zabaldu du Osakidetzak Sukarreitan. Hala, herri horretako bizilagunek herrian bertan izango dute medikua edo erizaina bisitatzeko aukera, Mundakara joan beharrik barik. Osakidetzako zuzendari ororkor Jon Etxeberria, Osakidetzako Barrualde-Galdakao eskualdeko kudeatzaile Jon Guajardo eta Sukarrietako alkate Peru Sainz izan ziren atzo mediku kontsulta berria ikusten. 61,48 metro koadrotan, mediku kontsulta, erizainarena, komuna, itxaron-gela eta harrera ditu kontsultorio berriak.
Egunenetan izango da medikua herrian, 08:00etatik 11:00etara. Hala, herritarren kontsultei erantzuna emateaz gain, adinekoak ta gaixo kronikoak artatu ahal izango ditu. Bestelako kontsultaren bat egin nahi izanez gero, Mundakara jo dezakete herritarrek, ohiko ordutegian: astelehenetik barikura, 08:00etatik 15:00etara.
Erizainak ere pazienteak hartuko ditu Sukarrietako mediku kontsulta berrian. Jakitera eman dutenez, martitzenetan izango da erizaina herrian, 08:00etatik 11:00etara.