Jose Maria Gorroño alkatea Lumoko biztanleekin batuko da, zapatuan
Gernika-Lumoko auzo horretako biztanleen beharrizanak eta kezkak ezagutu asmoz egingo du bisita Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkatea. Lumoko txokoan egingo dute alkatearen eta herritarren arteko bilera, 12:00etan.
Joan den asteburuan ere, alkatea herritarren beharrizanak ezagutzen izan zen. Hain zuzen, Lorategietako biztanleekin batu zen Gorroño.