Ikasturtean zehar egindako eskulanak ikusgai jarri dituzte Busturian
Urtero legez, ikasturtean zehar eskulanen ikastaroan Busturiko bizilagunek egindako lanak jarri dituzte ikusgai Altamirako Kultur Etxean. Dagoeneko herritarrek bisitatu ditzakete kutxa, ispilu, panpin, arropa, koadro, liburuxka eta abarrak bertan. Horretarako aukera, baina, uztailaren 18ra arte izango dute; betiere, Kultur Etxea zabalik dagoen ordutegian.