
Dantza taldeko ikasleak Bakearen Doinuak jaialdian
Gernika-Lumoko Ross Dantza Taldeko kideek ikasturte amaierako dantza erakustaldia eskainiko dute, zapatu-domekan. Jakinarazi dutenez, Jazz, Funky, flamenko, sabel-dantza, hip-hop eta areto dantza saioak izango dira asteburukoak.
Zapatuan (Ekainak 21), esaterako, 16:30ean eta 19:00etan igoko dira taula gainera dantza eskolako ikasleak. Domekan, bestalde, 12:00etan egingo dute eguneko saio bakarra. Dantza erakustaldiagaz gozatu gura dutenek bost euroko sarrera ordaindu beharko dute.