Bostetan onena, Jasone Andikoetxearena
Busturiko jaiek badute kartel iragarlea: Jasone Andikoetxea Kanalako (Gautegiz Arteaga) bizilagunarena. Guztira, bost kartel aurkeztu dituzte lehiaketara, eta horien artean, Andikoetxearena saritu dute 300 eurogaz. Ordenagailuz egindako lana aurkeztu du Kanalakoak ‘Itsasotik herrira’ izenburupean. Bertan, itsasoko eta kultura uztartuz, Busturiko jaietan murgildu ditu herritarrak.