
Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroño, ‘Urrezko erratza’ hartzen
Herri garbiago baten alde egin duen lana saritu diote Gernika-Lumori, Madrilgo (Espainia) IFEMAn egiten ari diren Nazioarteko Hirigintza eta Ingurumen Azokan. ‘Urrezko erratza’ eman diote herriari eta, besteak beste, industria-hondakin ez arriskutsuen transferentziagunea zabaldu izana hartu du kontuan epaimahaiak, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan lehena.