
Rementeria, Atxutxa eta Uribe
Gaur egin du EAJk Maria Uribe Gernika-Lumoko alkategai izendatzeko ekitaldia, eta, gernikarrak esan duenez, “hiribulduak aldaketa handia behar du”. Hain zuzen, Gernika-Lumok Busturialdean izan duen garrantzia berreskuratu dezala da EAJren asmoa, eta eskualde osoan ekonomia eta zerbitzuak bultzatzeko elementu nagusia izan dadin. Bere helburua Gernika-Lumo gaur egun bizi duen krisi ekonomikotik ateratzea dela aipatu du Uribek, baina horretarako formula magikorik ez dutela azaldu du: “Errealitateak aurkeztu behar ditugu, eta ez ilusioak”.
Uribek dio udalaren egoera ekonomikoa ez dela batere ona,”azken urteotako lan ekonomikoa ona izan ez delako. Horregatik uste dugu lehenengo eta behin gastuak kontrolatu egin beharko direla. Familia guztietan gertatzen den moduan, ezin dugu kutxan ez daukagun dirua gastatu”.