
Martitzenean Frantziako Dauphine Libereko hirugarren etapan erori eta omoplatoan min hartu zuen Beñat Intxausti txirrindulariak. Biharamunean lasterketa uztea erabaki zuen, eta orain atseden hartuko du mina kendu arte.
Hala ere, Frantziako Tourra lehiatzeko prest egongo dela jakinarazi du muxikarrak. Tourra aurten uztailaren 5etik 27ra egino dute. Intxaustirentzat parte hartzen duen bigarren biderra da honakoa. 2011an joan zen lehenengoz, lasterketaren lehen astean baina lasterketa utzi behar izan zuen eroriko baten ondorioz.