
Natxitu auzoan (Ea) Txakoli Eguna ospatuko dute domekan (ekainak 15). Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 11:30ean murgilduko dira jai giroan natxituarrak. Hain zuzen, Angelutxu auzoko txakolina dastatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.
Lehen ordutik, Argi eta Iker trikitilari elantxobetarrek plaza inguruak alaituko dituzte. Bestalde, Beñat Ugartetxea eta Oihana Bartra bertsolarien saioa ere izango da.
Giro ederrean batuko direla iritzita, inguruko herritarrei Txakoli Egunean parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek.