Urdaibai Bird Center-ek zenbait web-kamera jarri ditu bertoko txoriak ezagutaratzeko. Hala, teknologia berriak erabiliz eta zuzeneko irudiak emitituz, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako hegazti aberastasunaren berri eman nahi dute.
Momentuz bi web-kameretako irudiak daude ikusgai. Hain zuzen,
enara bikote baten eta
buztangorri bikote baten habiko irudiak dira. Enaren kasuan, txitak jaio dira dagoeneko. Buztangorri bikotea, bestalde, arrautzak erruten ari da oraindik. Urdaibaiko landaguneko baserrietan jarri dituzte habiak bi txori mota horiek.
Laster, bestalde, bi web-kamera gehiago jarriko dituzte ikusgai. Alde batetik, Oretako urmaeleko irudiak emitituko ditu zuzenean Bird Center-ek. Bestalde, eraikinaren inguruan dauden txorientzako janlekuetan ere web-kamera bat jarriko dute.