Aitor Bizkarragaz buruz burukoa jokatu ostean, Asier Galarza muxikarrak jantzi du aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela, Igor Elortza bertsolari durangarraren eskutik. Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean ospatu zuten txapelketa zapatuan, Bertso Eskolen Egunagaz batera, Oinak buruan lelopean.
Bertso idatzien finalagaz hasi zuten eguna Astra bertaratu ziren hainbat bertsozale gaztek; ostean, talde-argazkia aterata, bat-bateko finala jokatu zuten, eta bertaratutakoek Asier Galarzaren eta Aitor Bizkarraren arteko norgehiagokaz gozatu ahal izan zuten. Horiek biak, beraz, ekainaren 21ean Orion jokatuko den Euskal Herriko finalean izango dira kantuan.
Behin sariak banatuta, elkarregaz bazkaldu zuten Astran, eta, arratsaldean, bertso eskolen ostean, Oskar Estangaren erromerian egoteko aukera izan zuten.
BIZKAIKO ESKOLARTEKOKO FINALA
Idatzizko finala
5. maila.
– 1. saria: Andoni Sarasketa.
– 2. saria: Peio Lago.
– 3. saria: Itsaso Jurado.
6. maila.
– 1. saria: June Azkarate.
– 2. saria: Amets Olasolo.
– 3. saria: Olaia Cancelo.
DBH 1. maila.
– 1. saria: Bittor Altube.
– 2. saria: Peru Irastorza.
– 3. saria: Ane Barcena.
DBH 2. maila.
– 1. saria: Iruri Altzerreka.
– 2. saria: Ibai Abaunza.
– 3. saria: Eneko Torre.
DBH 3. maila.
– 1. saria: Iker Larizgoitia.
– 2. saria: Beñat Bilbao.
– 3. saria: Maider Barañano.
DBH 4. maila.
– 1. saria: Peio Azkarate.
– 2. saria: Iratxe Olaizola.
– 3. saria: Iker Apraiz.
Bat-bateko finala
Finalistak.
– Aitor Bizkarra Ruiz.
– Ander Uzelai Aristi.
– Asier Alcedo Cano.
– Asier Galarza Garai.
– Eneko Aldana Carrasco.
– Iker Garitagoitia Astigarraga.
– Koldo Gezuraga Seijido.
– Unai Mendiburu Valor.