Umorezko antzerkia maite dutenek, ederto pasatzeko aukera izango dute eguaztenean. Bake Leku txokoak eta Gernika-Lumoko Kultur Etxeak elkarlanean antolatuta,
No te lo vas a creer antzerkia taularatuko du Salasek, bihar (ekainak 11). Elai Alai aretoan izango da ikuskizuna, 20:00etatik aurrera.
Biharkoa bakarrizketa saio barregarri bat izango da. Ohi bezala, Salasen antzezlanetan umorea oso garrantzitsua izango da, hausnarketa sakonagoak egin ahal izateko.