Zapatu Kirolari egitasmoaren barruan, Bermeoko Kirol Patronatuak patinaje saioa antolatu du zapaturako (ekainak 14). Jakinarazi dutenez, 11:00etan hasiko da patinaje saioa, Arene kiroldegian. Familia giroan kirola egiteko aukera ederra izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Parte hartzaileek patinak eta babesak eraman beharko dituzte. Bildutakoek ariketa dibertigarriak egingo dituzte, eta hockey-an jokatuz amaituko dute. Arane kiroldegiko abonatuek euro bat ordaindu behar dute parte hartzeagatik. Gainontzekoek, bestalde, bi euro ordaindu behar dituzte.