Bidebusa
Inkesta bat prestatu du udalak, eta herrian banatuko du; hain zuzen, 500 herritarren iritzia jaso gura du inkeston bidez. Autobusean, kultur etxean, udaletxean, Santanape kiroldegian eta udalaren webgunean
(www.gernika-lumo.net) eskura daiteke galdetegia.
Hala ere, batzar irekiak ere egingo ditu. Hain zuzen, gaurtik eguenera, eta ekainaren 24an egingo dituzte bilera horiek. Lau izango dira guztira: Elai-Alai aretoan egingo dituzte bi bilera, eta Santa Luziako Herri Ikastetxean eta Maloste kiroldegian bana.