Bermeon euskaraz direla erakutsi dute
Euskaraz gara lelopean bermeoko hainbat herritarrek argazki- mosaikoa egin zuten asteburuan UEMA egunerako motorrak berotzen joateko. Izan ere, zapatu honetan ospatuko dute egun hori Tolosan (Gipuzkoa) Egun horretan, beraz, Udalerri Euskaldunen Egunak euskararen arnasguneen beharra eta euskaldunen jokamolde aktiboa aldarrikatuko ditu. UEMAren arabera, bermeotarren %70etik gora bizilagunek dakite euskaraz; hori dela eta, Bermeon «harro eta alai» adierazi dute euskaraz direla eta etorkizunean ere horrela izaten jarraitzeko lanean tinko jarraituko dutela. Hala, Bermeokoek UEMA egunera joateko deia egin dute.