Bermeoaldeko Behargintzak ikastaro bitan izena emateko epea zabaldu du
Bermeoaldeko Behargintzak ikastaro bi jarriko ditu herritarren eskura laster: batetik, Eraikuntzako Lanbide Txartela (TPC) eta, bestetik, Ofimatika eta enplegua bilatzeko baliabide informatikoak. Batean zein bestean izena eman gura duenak ekainaren 26a baino lehen egin beharko du Behargintzaren bulegoan. Horien artean, Bermeon, Mundakan eta Sukarrietan erroldatutakek izango dute lehentasuna.
Zentroak jakinarazi duenez, doako ikastaroak izango dira biak. TPC ikastaroa 8 ordukoa izango da eta uztailaren 2an eta 3an emango dute 09:00etatik 13:00etara Bermeon. Ofimatika eta enplegua bilatzeko baliabide informatikoena, berriz, 40 ordukoa izango da, eta ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 11ra arte 09:30etik 13:30era gauzatuko dute. Azken horretan, gainera, froga bat egingo dute izena eman dutenen artean ikastaroaren maila zein den jakiteko.