Aisialdiko monitore ikastaroa egingo dute Bermeon, zazpigarrenez
Bilboko Gaztetxo Eskolaren laguntzagaz, aisialdiko monitorea izateko ikastaroa antolatu du Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak (GIZ), zazpigarren urtez. Hain zuzen, 2014ko urritik 2015eko apirilera arte emango dute ikastaroa, 16 asteburutan.
Guztira, 200 orduko iraupena izango du eta Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean batuko dira. Alde torikoa egingo dute bertan, eta gero, Gaztetxo Eskolak edota Eusko Jaurlaritzak ezarritako epean egin beharko dituzte praktikak ikasleek. Bermeoko udalaren Gazteria zerbitzuetan ere egin ahal izango dituzte praktikok.
25 lagunek parte hartu ahalko dute ikastaroan, gehienez; prezioari dagokionez, 300 euro ordaindu beharko dute Bermeon erroldatutakoek eta gainontzekoek 350 euro. Izena ematea irailaren 30era arte edo plazak bete arte dago zabalik GIZen