
Sukarrietako eta Arratzuko herritarrak jai giroan murgilduko dira asteburuan. Hain zuzen, Maietz Pazko jaiak ospatuko dituzte bi herri horietan.
Arratzuri dagokionez, esaterako, Loiola auzoko jaiak gaur hasiko dira. Guztira, lau eguneko egitaraua prestatu dute arratzuarrek, ondo pasatzeko asmoagaz. Gaur Bertsolariak eta rock kontzertuak izango, besteak beste. Biharko, bestalde, sokatira lehia, lagunarteko bazkaria, umeentzako jolasak, briska eta mus txapelketak, eta erromeria antolatu dituzte.
Etziko pilota partidaren ostean, auzoko jaiak martitzenean amaituko dira, lagunarteko bazkari bategaz.

Sukarrietan, bestalde, bihar eta etzi ospatuko dituzte Maietz Pazko jaiak. Egun handia, baina, etzikoa izango da. Besteak beste, sukalki txapelketa eta pilota partidak antolatu dituzte Sukarrietakoek.
ARRATZUKO LOIOLA AUZOKO EGITARAUA
Barikuan (Ekainak 6)
- 19:30ean, txupinaren jaurtiketa eta buruhandiak.
- 20:00etan, triki-bertso-poteoa. Bertsolariak: Potxis, Julen Erezuma eta Ander Elortegi.
- 21:00etan, sarteneko jana.
- 22:00etan, rock kontzertuak: Etorkizun Beltza eta Euskalyptus.
Zapatuan (Ekainak 7)
- 12:30ean, herrien arteko sokatira lehia. Parte hartzaileak: Arratzu, Murueta, Nabarniz, Abadiño eta Sokarri.
- 15:30ean, herri bazkaria.
- 15:30etik 18:30era, umeentzako jolasak. Besteak beste, puzgarriak, txiki-txokoa, margolan txokoa…
- 17:00etan, herriko briska eta mus txapelketa.
- 20:00etan, oilo kakatiaren jokoa.
- 20:30ean, erromeria Ingo al deu taldeagaz.
Domekan (Ekainak 8)
- 12:30ean, meza nagusia.
- 13:30ean, eskupilota partida: Olaizola I/Olaizola III eta Etxebarria/Irusta.
Martitzenean (Ekainak 10)
- 13:00etan, meza Santua
- 14:00etan, lagunarteko bazkaria Herriko Tabernan.
SUKARRIETAKO JAIAK
Zapatuan (Ekainak 7)
- 10:00etan, jaiei hasiera emateko txupinaren jaurtiketa.
- 11:00etan, umeentzako puzgarriak eta jolasak.
- 13:00etan, sardina jana La Marismako parkean.
- 19:30ean, txokolate jana.
Domekan (Ekainak 8)
- 10:00etan, sukalkiko izen ematearen irekiera.
- 11:00etan, pilota partidak.
- 12:30ean, meza nagusia.
- 13:30ean, sukalkien aurkezpena.
- 14:00etan, sari banaketa.