Aberriari buruzko hausnarketa egingo dute dantzaren eta musikaren bitartez
Asier Zabaleta dantzariak eta Iñar Sastre pianojoleak NAN antzerki berezia taularatuko dute gaur (barikua; ekainak 6), Lizeo Antzokian. Hain zuzen, aberriari buruzko hausnarketa egingo dute dantzaren eta musikaren bitartez. Ikuskizuna 20:30ean hasiko da. Bazkideek 7,5 euro ordaindu behar dituzte, eta gainontzekoek hamar euro.