'Urruzunotarrak gehituz' literatura lehiaketan hiru gernikar saritu dituzte
Gazteen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzeko lehiaketa da Urruzunotarrak gehituz. Ekimen horretan lau kategoria banatu dituzte, bina kategoria prosan eta poesian. Hain zuzen, A kategorian saritu dituzte Gernika BHI institutuko hiru ikasleak: Nerea Arejita Abaitua, Ane Lezama Escribano eta Pablo Calleja Felipe. Prosan idatziriko lana aurkeztu dute, DBH 3 eta 4. mailakoen artean. Callejak, gainera, bigarrenez hartu du Urruzunotarren saria.
Saria irabazita, Elgoibarko Aubixa aterpetxean irailaren 1etik 4ra egingo duten literatura egonaldian parte hartzeko aukera izango dute.
Sarituak eta lanak
- Nerea Arejita Abaitua: Biolontxeloaren arima
- Ane Lezama Escribano: Heriotzaren urrengo geltokia
- Pablo Calleja Felipe: Letretaraino