Txomin Arana zazpigarren doa Europako txapelketan
Ingalaterran egin duten Europako motokross txapelketako hirugarren proban, Txomin Aranak bederatzigarren eta hamargarren lekuan amaitu ditu lasterketak. Entrenamenduetan zortzigarren gelditu ostean, zapatuko lehen lasterketan, bederatzigarren egin zuen. Domekako lasterketan, berriz, hamargarren postuan geratu zen. Europako txapelketako sailkapen orokorrean postu bat gora egin du, eta egun zazpigarren dago Ereñoko moto gidaria.
Europako txapelketako hurrengo proba, ekainaren 15ean egingo dute Italian. Aurretik, baina, Espainiako txapelketako bosgarren proban arituko da Murtzian, ekainaren 8an.