Sindikatuek deituta elkarretaratzea egingo dute Lanbideren egoitzaren aurrean, bihar
ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, bihar (hilaren 27a) elkarretaratzeak egingo dituzte Lanbideren bulego guztien aurrean. Jakinarazi dutenez, 11:00etan egingo dituzte elkarretaratzeak. Sindikatuek nabarmendu dutenez, Bilboko Errekalde auzoan dagoen Lanbideren bulegoko gertakari baten harira elkartuko dira. Azaldu dutenez, Lanbideren bulego horri su emateko saiakera egin zuten ezezagunek.
Busturialdeari dagokionez, Gernika-Lumon dago eskualdeko bulego bakarra; Karmelo Etxegarai kalean.