Mikel Elgezabalek bosgarren egin du Bilboko Triatloian
Mikel Elgezabalek bosgarren amaitu du Bilboko laugarren Triatloia. Lehenengoarengandik bi minutu eta 45 segundura heldu da helmugara. Gizonezkoetan Gustavo Rodriguez txirrindulari izandakoak irabazi du aurten, eta emakumezkoetan, Maider Gaztañaga igerilari ohia izan da lehenengoa. 500 bat partaide egon dira aurtengo Bilboko Triatloian.