Gernika-Lumoko liburutegia ordu gehiagoz izango da zabalik asteburuetan
Gernika-Lumoko Udal liburutegia ordu gehiagoz zabalduko dute asteburuetan. Azterketa garaia dela eta, hortaz, urtero bezala ordutegi aldaketa egin dute. Zapatuan 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute liburutegia. Domekan, berriz, 10:00etatik 14:00etara. Aste barruan ohiko ordutegia izango du. Uztailaren 6a arte mantenduko dute asteburuetako ordutegia.