BBK herriarteko txapelketaren final zortzirenak asteburuan erabakiko dira
BBK herriarteko txapelketako final zortzirenetako joaneko partiduak jokatu dituzte asteburuan. Gernikako eta Markinako eskupilota taldeetako mutilek kanpoan jokatu dituzte joaneko partiduak.
Gernikako gaztetxoek eta nagusiek partiduak galdu dituzte, gazteek, ostera, irabazi. Gaztetxoetan, Arrizabalagak eta Pascualek 22-7 galdu zuten, eta nagusietan Bilbaok eta Irustak, 22-18 amaitu zuten norgehiagoka. Etxebarrietak eta Esainek osaturiko bikoteak erakustaldia eman zuen gazteen mailan, Galdakaokoei 22-1 irabazita.Bestalde, Markinako pilotariak bikain aritu dira Zeanurikoen kontra. Hiru mailetan nagusitu dira markinarrak. Gaztetxoetan, Agirreamalloak eta Ibarlozak osaturiko bikoteak 22-10 irabazi zieten aurkariei. Gazteetan, 22-2 egin zuten Txirloik eta Urizarrek; eta nagusietan, Zapak eta Castillok hiru tantotan utzi zituzten galdakaoztarrak, 22-3ko emaitzarekin.
Busturialdeko zein Lea Artibaiko ordezkariek final zortzirenetako bueltako partiduak zapatu arratsaldean jokatuko dituzte etxean.