
Espainiako Barne Ministerioak zabaldu duenez, parte hartzeak gora egin du Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. 18:00etan egindako zenbaketaren datuen arabera, parte hartzea 2009an baino bi puntu inguru handiagoa zen Bizkaian. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa kontuan hartuz gero ere, parte hartzeak antzeko kopuruan egin du gora.
Bizkaian, esaterako, %35,57koa zen parte hartzea 18:00etan. 2009an, bestalde, parte hartzea %33,37koa zen ordu berean. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak osotasunean hartuz gero, bestalde, parte hartzea %34.75ekoa zen 18:00etan. 2009an, aldiz, %33,05ekoa izan zen. Nafarroan 0,80 egin du gora parte hartzeak, %34,75era arte.
Jakinarazi dutenez Hego Euskal Herrian eta Katalunian handitu da gehien parte hartzea.
39 hautagaitzaren artean hautatu behar izan dute hautesleek gaur, eta
bost urterako eurodiputatuak aukeratu behar izan dituzte.
Hauteskundeen datu zehatzetara joanda,
Bizkaian 951.555 pertsonak eman ahal izan dute botoa, 579.897k Gipuzkoan eta 254.164k Araban. Denetara, beraz, 1.785.616 lagunek izan dute gaur botoa emateko aukera. Bizkaiko 112 udalerritan bozkatu ahal izan da, horretarako beren beregi atondutako
340 hauteslekuetako
1.192 hauteskunde mahaietako batean.
2009ko emaitzak
-
-
Busturiko boto ematea
-
-
Busturiko herritar bat botoa ematen
-
-
Kortezubiko boto ematea
-
-
Kortezubiko boto ematea
-
-
Santa Luziako (Gernika-Lumo) boto ematea
-
-
Muxikako boto ematea
-
-
Muxikako boto ematea
-
-
Muxikako botoa ematea
-
-
Mundakako bizilagun bat botoa ematen
-
-
Santa Luziako boto ematea