
Urdaibaiko arraunlariek denboraldiko azken estropada irabazi zuten iaz, Bermeon bertan
Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) atzera bota du Urdaibai Arraun taldeak aurkezturiko azken errekurtsoa. Atzo jakin zutenez, TKE Ligako Esther Queralto epaileak erabaki du 24.000 euroko isuna jartzea Urdaibairi, eta denboraldia -95 punturekin hastea (iaz 189 lortu zituzten)
. Halaber, puntu positiboak izan arte, ezingo du irabazitako estropaden diru saririk jaso, sailkapen orokorreko puntuazioa positiboa izan arte.
Erabakia, baina, ez da behin betikoa. Urdaibaik errekurtsoa ipiniko duela iragarri du, eta bost eguneko epea du horretarako.