
Koru musika gustuko dutenek ederto pasatzeko aukera izango dute asteburuan. Hain zuzen, Bermeoko Andra Mari Elizak abesbatzen kontzertuak hartuko ditu zapatuan, 19:45etik aurrera. Musika jaialdian Mungiako J.M. Arregi abesbatzak, Bakioko Abesbatzak eta Bermeoko abesbatzak parte hartuko dute.