Txomin Aranak Europako motokros txapelketako hirugarren proba jokatuko du asteburuan
Txomin Aranak asteburuan Ingalaterran Europako txapelketako hirugarren proba jokatuko du. Zapatuan entrenamenduak egin eta lehenengo lasterketa lehiatuko dute, eta domekako entrenamenduen ondoren bigarrena.
Apirilean hasi zen Europako txapelketa eta Arana zortzigarren postuan dago. Haren asmoa seigarren edo zazpigarren postua erdiestea da. Abuztuaren lehen astean amaituko da Europako norgehiagoka, Belgikan.
Espainiako txapelketari dagokionez, egun 20. postuan dago ereñoztarra. Aurreko astean Leonen izan zen laugarren proba, baina, Aranak ezin izan zuen hara joan, aurreko lasterketa batean erorikoa izan ostean, lepoa minduta izan baitzuen.