'Ni Vera' liburua aztertuko dute Bermeoko irakurleen txokoan, gaur
Bermeoko herritarrek Ni Vera liburua aztertzeko aukera izango dute irakurleen txokoaren barruan. Joxe Miel Barandiaran liburutegian elkartuko dira bermeotarrak, 18:30ean.
Itxaso Martin idazlearen lana da Ni Vera, eta emakume baten istorio gordina kontatzen du. Martina erortzeko zorian sentitzen da. Mutil lagunak asko laguntzen dion arren, azkenean psikologoarengana doa emakumea. Amildegiaren ertzetik gero eta hurbilago sentitzen da, zulora erakartzen baitu zerbaitek.