Lanak direla eta, Aritzatxura ez bertaratzeko gomendatu du Bermeoko Udalak
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, Euskal Herriko Itsasertz Mugartearen bitartez, konponketa lanak hasi zituen Aritzatxuko bidean eta dagoeneko bukatu dituzte mikro-piloteen bitartez lurrak eusteko beharrak. Hala ere, Bermeoko Udalak jakinarazi duenez, lan eremu izaten jarraitzen du inguru horrek; izan ere, Aritzatxun lanean jarraitzen dute. Hala, segurtasuna bermatze aldera,ez bertaratzeko gomendatu die herritarrei udalak