Josu Zabalondo Urdaibaiko presidenteak dimititu egin du
Josu Zabalondo Urdaibaiko presidenteak bariku arratsaldean jakinarazi zion Traineruen Kluben Elkarteari ez zuela bere karguan segituko. TKEren aldetik babes falta sentitu duela adierazi du: “ez nirekiko bakarrik, baita klubarekiko ere”.
“Penaz” dimititu duela esan du, “oso gustora” egon delako klubean. Baina, hartu berri duen erabakia “denen” onerako izatea espero du. Arraun elkartearekin orain arteko harreman estua mantenduko duela dio. “Ahal dudan guztian laguntzen jarraituko dut, pozarren”, zehaztu du Zabalondok. Halaber, ziur da aurtengo denboraldian Urdaibaiko mutilek lan bikaina egingo dutela. Aurrerantzean, eta hauteskundeak egin bitartean, ostiralerarte presidenteorde zen Agustin Aranburu izango da presidente.
