Bermeoko portuaren isla, 20 iruditan
Aurrekoetan legez, herritarrek egiten dituzten arte lanak ikusgai jartzeko erakusketa antolatu du berriz ere, Bermeoko Udalak Berh@z bulegoan. Hain zuzen, XXIX. erakusketa ekarri du hileon: 20 lanez osatutako bilduma, alegia. Eugenio Alboniga bermeotarrak jarri ditu oraingoan bere lanak ikusgai, Bermioko Portuan izenburupean. Erakusketa bisitatu nahi duenak abendura arte izango du horretarako aukera. Informazio gehiago nahi duenak Berh@azera jo beharko du