
Astrako terrazak kontzertuak hartu zituen iazko udan
Astra Txiki egitasmoak Astrako terraza atontzeko deia egin die Gernika-Lumoko herritarrei. Jakinarazi dutenez, Astrako kanpoaldea apaintzen hasiko dira, uda garaia gero eta gertuago dagoelako. Hala, arropa zaharrak edo amantalak eramatea gomendatu dute, garbiketa eguna izango baita barikukoa.
Astra Txikikoek iragarri dutenez, 17:30etik 19:30era elkartuko dira, Astran bertan. Antolatzaileek parte hartzeko deia egin diete eraikinaren erabiltzaileei.