Arkupeko pilotariek BBK-ko herriarteko txapelketa jokatuko dute

Iaz gernikarrek irabazi zuten Bizkaiko herrien arteko txapelketa
Nagusiei dagokienez, Jon Bilbao eta Aitor Irusta bikotea izango dira bertokoen ordezkariak. Gazteen mailan Aitor Etxebarrieta eta Markel Esain lehiatuko dira eta, gaztetxoetan Alexis Arrizabalaga eta Aitor Pascual.
Iazko txapeldunak dira gernikarrak, eta iazko mailan aritzea dute helburu. BBK-ko herriarteko txapelketako finala ekainaren bukaeran izango da.