Hilaren 27an utziko dituzte kalean Totorikaguenako langileak
https://www.youtube.com/watch?v=xi786_QvSFg
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Kaleratze gutunak jaso dituzte dagoeneko. Alabaina, enpresako jabeak “langileen agonia” luzatzen ari direla salatu dute beharginek. Bermeoko Arrain Azokan izan dira gaur, protesta egiten. Langileen indemnzazioak ordaintzeko dirurik ez dutela esan dute enpresako jabeek; baina langileek kritikatu egin dute hori: “Dendak zabalik dituzte eta produktuetan eskaintza bereziak egiten ari dira: 2×1. Guri ordaintzeko ez dute dirurik, baina produktuak debalde emateko bai”, kexatu dira. Langileek diotenez, beraiena den dirua oparitzen ari dira Totorikaguenako jabeak. “Lotsagarria da 41 urte, 38 urte edo 35 urte beraientzat lanean aritu izan diren langileak hala tratatzea”.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.