
Ikuskizunaren une bat
Teatro Mutante & Pabellon 6en eskutik dator ikuskizuna. Ikuskizun musikala da
Cabaret Chihuahua, kritikoa eta ironikoa. “Krisi garaietarako ikuskizun paregabea” dela nabarmendu dute taularatuko dutenek.
Bilboko Aste Nagusian estreinatu zuten, eta orduz geroztik egindako emanaldietan arrakasta eduki du lanak. Iñaki Maruri ondarrutarra da aktoreetako bat, eta, hark azaldu duenez, Aste Nagusiko saioaren ostean lana taularatzeko eskaerak asko izan ziren. Hori dela eta, Gabonetan heldu zioten kabaret kutsuko ikuskizuna berreskuratzeari. Ikuskizunak gaueko klub batean bizi diren gorabeherak kontatzen ditu. Krisi ekonomikoak ikututa, publikoa gutxitu zaio klubari. Musikala “ikusgarria” dela esan du Marurik.
Bihar izango da ikuskizun “euskal-mexikarra” Lizeo Antzokian ikusteko aukera, 20:30ean, eta sarrerak 15 euro balioko du (bazkideek 11.25 euro).
‘Cabaret Chihuahua’.
Fitxa
Zuzendaria eta testuak. Felipe Loza.
Aktoreak. Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina, Enriqueta Vega, Lander Otaola, Ylenia Baglietto, Quique Gago, Diego Perez eta Irene Bau.
Musika zuzendaria. Iñaki Maruri.
Koreografia. Ylenia Baglietto.
Argiztapena. Iñaki Garcia.
Jantziak. Enriqueta Vega eta Fernando Arzuaga (Arriaga Antzokiak kolaboratzen du).