
EAJren ekitaldia, Bermeon
Europako parlamenturako hauteskunde kanpainako ekitaldia egin du EAJk gaur, Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Izaskun Bilbao zerrendaburuaz gain, EAJko beste zenbait ordezkarik parte hartu dute, besteak beste, Josu Erkorekak, Unai Rementeriak, Josune Ariztondok, Jose Luis Bilbaok, Ana Madariagak, Xabier Legarretak, Jose Maria Kazalisek eta Maria Uribek. Batik bat, arrantza sektorea babestu beharraz mintzatu da Izaskun Bilbao.
Kuotak babestu behar direla eta arrantzaleei babesa erakutsi behar zaiela esan du EAJko zerrendaburuak. Halaber, emakumeak sektorean daukan garrantzia nabarmendu beharra dagoela esan du. Hari horretatik, neskatila, saregin eta enpakadoreen lana babestu beharra dagoela esan du.
Kuota transparenteak aldarrikatu ditu EAJk, eta Europan AZTI ezagutzera eman behar dela nabarmendu. Bestetik, kontserba enpresen sektorean kontrola areagotu behar dela esan du, kanpotik datozenek konpetentzia desleiala egiten dutela iritzita.
Atalanta operazioa babestu beharraz ere mintzatu da Bilbao, arrantzaleak babestu ahal izateko.
Azkenik, EAJk “gauzak ondo egiten” dituela esan du Bilbaok, eta aipatutako guztia ezin daitekeela PSOEren eta PPren esku utzi adierazi du. Hori dela eta, abstentzioagaz amaitzeko eskatu eta EAJ bozkatzeko eskatu du.
Dokumentua: