Totorikaguenako beharginek 3.016 sinadura aurkeztu dituzte Gernika-Lumoko Udaletxean
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Totorikaguenako beharginek Gernika-Lumon bildutako 3.016 sinadura aurkeztu dituzte udaletxean, gaur eguerdian. Hala eginez, herritarren babesa daukatela adierazi nahi izan dute langileek. Marisa Etxebarria beharginen ordezkariak atxikimendu orria sinatu duten herritarrei eskerrak eman dizkie. Izan ere, “langileentzat oso pozgarria izan da herritarren zati handi baten babesa sentitzea”.
Bestalde, kaleratze gutunak jasotzeko epea berriro atzeratu dutela jakinarazi du Etxebarriak. Beharginek atzo jaso behar zituzten jakinarazpenak, baina hilaren 27ra arte atzeratu dute epea Totorikaguenako jabeek. “Erabaki horren berri emateko ere ez dute jarrera onik agertu, eta fax bidez izan dugu atzerapenaren berri”, kritikatu du Etxebarriak.
Atzerapenaren idatzi horren arabera, langileek kalte-ordainak jasotzeko aukerarik ez dutela izango dio enpresak. Izan ere kalte-ordain horiek ordaintzeko dirurik ez dutela argudiatu dute jabeek.
Langileak minduta azaldu dira. “Dirurik ez dagoela egia izanez gero, zergatik mantentzen dituzte dendak zabalik? Zergatik jarraitzen dute generoa erosten?” galdegin du Etxebarriak. Bestalde, enpresak lau soldata zor dituela ere gogorarazi du.
Beharginek borrokan jarraitzeko asmoa agertu dute. Gaur bertan batzar bat egingo dute, aurrerantzean antolatuko dituzten mobilizazioak zehazteko.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.