
Morgako udalekuak, artxiboko irudian
Ekainaren 30etik uztailaren 11ra bitartean izango dira udalekuak, goizetan, eta 4 urtetik 14 urtera artekoei zuzenduta egongo dira. Udalaren arabera, helburua gazteek ingelesa praktika dezaten da, eta, horretako, bertoko begiraleez gain, jatorrizko hizkuntza ingelesa daukatenak ere izango dira haiekin.
Dena den, udalekuak antolatu ahal izateko gutxienez hamabost edo hogei ume batu beharko liratekeela dio udalak. Hori dela eta, informazio batzar batera deitu ditu herritarrak. Barikuan (maiatzak 16) izango da bilera, 19:00etan, udaletxe-kultur etxe berrian.
Bestalde, ingelesezko udaleku horietarako begiraleak behar dituela jakinarazi du Morgako Udalak. Euskara eta ingelesa menperatzea da baldintzetako bat, eta, horrez gain, kontuan edukiko du Morgan erroldatuta egotea, umeekin lan egin izana, begirale titulua izatea eta taldean lan egiteko gaitasuna edukitzea. Langabezian dauden Morgako bizilagunek izango dute lehentasuna.