
Mertzede ikastetxeko ikasleak, Santa Ageda bezperan
2011n hasitako bideari eutsiz, Eusliderrak proiektuagaz jarraituko du aurten ere Gernika-Lumoko Udalak. Hala, Euskara Sailak eta AEK-Ahize aholkularitzak hitzarmena sinatu dute, Mertzede ikastetxean gauzatzeko proiektua.
GuGazte gazte etorkinak euskal mundura erakartzeko proiektuaren helburu eta ekintzeko lotura dauka Eusliderrek, eta 2014ko uriaren 1etik abenduaren 19ra arte garatuko dute, DBHko 3. mailako ikasleekin, “gazteen arteko komunikazio hizkuntza ohituretan eragitea eta euskararen erabilera areagotzea” helburu.
Emaitzak onak izanez gero, “esperientzia beste erakunde edo esparru batzuetara” hedatzeko aukera aztertuko dute.