
Txutxi Ariznabarreta. Hark aurkeztuko du liburua
XXI. mendean aukera berri sendoak sortu dira Europan independentziarako bidea jorratzeko. Eskozia, Flandria, Faroe Irlak, Katalunia… Euskal Herrian ere erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak gorpuzten ari dira. Hori dela eta, Independentistak sareak independentzia prozesuari buruzko liburu interesgarria argitaratu du:
Eskozia, independentziara bidaia XXI. mendeko Europan.
Hiru idazlek parte hartu dute Eskoziaren independentzia prozesuari buruzko liburu horretan; hain zuzen, Xavier Solanok, Robin Mcalpinek eta Txente Rekondok.
Aste honetan liburuaren aurkezpena egingo dute Busturian, Txutxi Ariznabarretaren eskutik. Barikuan izango da, 19:00etan, Altamirako Kultur Etxean.