Bi minutuko bideo bat zelan egituratu, grabatu eta editatu irakatsiko dute
KIT.Lab ekimena ekarriko dute maiatzaren 22an Bermeora, eta, horren bitartez, 17 eta 35 urte bitarteko gazteek bi minutuko bideo bat zelan egituratu, grabatu eta edita daitekeen ikasteko aukera izango dute, gero Kmovie bideo lehiaketan parte hartzeko –12.000 euro banatuko dituzte sarietan–.
Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du, plaza mugatuak baitira. Horretarako, kitlab@bizkaia.net helbidera mezu bat bidali beharko du.
Komunikazio eta Informazio Teknologien Laborategiak eta ikerketa eta sormen espazioak dira KIT.Lab-ak, eta hanbat gai jorratzen dituzte; esaterako, sare sozialen komunikazioa, sormen ahalmena ikasteko teknikak, esplorazioak… KIT.Lab-ak doakoak dira eta hilaren 22an Gizarte eta Kultura Etxean bilduko dira horren inguruan jarduteko, 17:00etatik 21:00etara.