Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialetik bizikletaz abiatu da Julen Gabiria idazlea, Holandara bidean. Aitziber Renteriak eta Henrike Olasolok Han goitik itsasoa ikusten da liburua nederlanderara itzuli dutela eta, Van daarboven zie je de zee izenburua daukan itzulpenaren aurkezpena Holandan egingo du idazleak. Han goitik itsasoa ikusten da liburuan txirrindulari bat du protagonista Gabiriak: Gino Bartali italiarra. Hori dela eta, Holandarainoko ibilbidea bizikletaz egitea erabaki du galdakoztarrak.
Dozenaka lagun bildu dira Astran, idazlea agurtzeko; tartean, haren senideak. Gabiriak berak azaldu duenez, egunean ehun kilometro egingo ditu bizikleta gainean, eta, beraz, helmugara hilaren 29an iritsiko dela aurreikusten du. Maiatzaren 31n egingo du itzulpenaren aurkezpena.
Hamasei eguneko abenturaren jarraipena Twitter (Van Daarboven-@JulenGabiria) eta Facebook sare sozialen bidez egin daiteke.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.