Astelehenetik aurrera eman ahalko da izena goizeko udalekuetan
Aurreko urteetan legez, aurten ere, goizeko udalekuetan parte hartzeko aukera emango du Bermeoko Udaleko Gazteria Sailak. 5 eta 12 urte bitartekoi zuzendutako udalekuak izango dira eta interesa dutenek astelehenean hasi eta maiatzaren 30era arte izango dute izena emateko aukera.
Abuztuaren 4tik 14ra egingo dituzte aurten udalekuak, txanda bakarrean, 10:00etatik 14:00etara. Egun horietan, hondartzara edota igerilekura joan-etorria, eskulanak, kirola, jolasak eta beste hainbat izango dituzte aukeran. Hala er, abuztuaren 13an egun osoko irteera egingo dute Getxoko akuriora.
Udalak jakinarazi duenez, gehienez, 40 umek parte hartu ahalko izango dute udalekuetan eta bermeotarrek izango dute lehentasuna. Izena emateko Gazteentzako Informazio Zerbitzura jo beharko dute. Gaineratu duenez, deskontuak egingo ditu udalekuen prezioan.