
Hegazti migratzaileak eta turismoa lelopean ospatu dute aurten Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako Eguna, eta Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Centerrek ere bat egin du ospakizunarekin, ume zein helduei zuzendutako jarduerak antolatuz joan den domekan. Arrakastatsuak izan dira, gainera, jarduerok, “jendetza” bildu baita Aranzadik kudeatzen duen zentroan.
Besteak beste, hegaztien behaketan jardun zuten bisitariek, Urdaibai Bird Centerreko kideen laguntzagaz. Horrez gain, eraztunketak zelan eta zertarako egiten dituzten ezagutzeko aukera eduki zuten. “Migrazio luze bat egin eta zentro inguruko habitetan dauden hegazti txikiekin” egin zuten erakustaldia. Umeentzako jarduerarik ere ez zen falta izan.