Gizon bat hil da Bermeon, traktorea irauli eta azpian harrapatuta
Demiku auzoan jazo zen istripua, atzo, mendialdean lanean ari zela. 71 urteko laguna da hildakoa. Traktorea irauli egin zitzaion, eta azpian harrapatuta gelditu zen.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 21:00ak inguruan jaso zuten senideen abisua SOS Deiek. Ertzaintza, Udaltzaingoa eta medikua bertaratu ziren, baina ezin izan zuten haren heriotza egiaztatu besterik egin. Senideek eurek identifikatu zuten gorpua, 21:30 aldera.
