
Ikuskizunaren une bat
Bonbardaketaren urteurrenaren harira sortutako Bakearen Doinuak ikuskizunak hirugarren edizioa izan du aurtengoa. Artur Sustatxaren zuzendaritzapean, berriro ere hainbat diziplina batu dituzte musikariek, dantzariek, abeslariek, taldeek… Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuko saioan. Denetara, hirurehundik gora parte hartzaile batu ditu ikuskizunak.